2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
2/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2018ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Kreditu transferentzia honako partiden artean egingo da:
Handituko den partida eta kopurua:
–“4320-46700, Plazaola partzuergo turistikoaren kuota” 1.000 eurotan handituko dena.
Handitze hori honako gastu partiden murrizketarekin finantzatuko da:
–“3410-4630003, Kirol Mankomunitatea” 500 euroko murrizketa.
–“9200-46700, Udalbiltza kuota” 500 euroko murrizketa.
Areson, 2018ko irailaren 27an.–Alkateordea, Asun Arratibel Onsalo.
Iragarkiaren kodea: L1811889