195. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

637/2018 EBAZPENA, irailaren 17koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxearen hezkuntza ituneko ordu kopurua zabaltzen baita 2018-2019 ikasturterako, bat etorriz Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko hezkuntza itunak berritzea onesten duen uztailaren 19ko 503/2018 Ebazpenaren 2. eranskinean jasotakoarekin.

Ikusirik Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxe itunduan irailean Batxilergoan izandako matrikula-datuak, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak txostena egin du, eta han aditzera ematen du beharrezkoa dela Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxearen ituna zabaltzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxearen ituna zabaltzea. Hala, astean 12 ordu gehiago izanen dira Batxilergoko lehen mailan, eta Batxilergoko bigarren mailan ere astean 12 ordu gehiago izanen dira, ikusirik ikastetxeak 2018ko irailean aurkeztutako matrikula-datuak.

2. Baliabide horien kostua sartuta dago Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 4an hartutako Erabakian, zeinaren bidez baimendu baitzen itun berrien urte anitzeko gastua Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Haur Hezkuntzako eta Batxilergoko unitateen hezkuntza ituna finantzatzeko 2018-2019, 2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetarako.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea ikastetxe interesdunari. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Honako hauei igortzea ebazpen hau: Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari eta Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko irailaren 17an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1811596