195. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

39/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 30ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua kide anitzeko aholku organoa da, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari atxikia. Bere egitekoa aholkuak ematea da, eta maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuak, apirilaren 11ko 15/2018 Foru Dekretuak ematen duen idazketarekin, arautzen ditu bere eginkizunak, osaera eta araubidea.

Kontseilua berriki aldatu da, eta horren ondorioz, aholku organoaren kideen kopurua emendatu da, ordezkagarritasuna ere handiagotuz. Honekin batera, eta maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuaren 6.2 artikuluan ezartzen den agintaldia iraungi denez, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kideak berritzeari ekin zaio.

Maiatzaren 9ko 22/2012 Foru Dekretuaren 4.2 artikuluak arautzen ditu Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren eginkizunak, osaera eta araubidea. Artikulu horrek adierazten du emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskuduna den departamentuko titularra izango dela kontseiluko burua; horretaz gain, 4.6 artikuluak ezartzen du, gainera, kontseilukide beren karguagatik ez direnen izendapena eta kargu-uztea, baita ordezkoena ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskuduna den departamentuko titularrak eginen dituela.

Beraz, aipatutakoa betez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eskatu die erakundeei bakoitzari dagokion kidea izan behar duen titularra eta haren ordezkoa izenda ditzatela. Denak izendatu dira bi izan ezik: Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak izendatu behar duen kidea, emakume gazteak ordezkatzeko, eta Nafarroako Eskola Kontseiluak izendatu behar duena, hezkuntza-sistema ordezkatzeko. Azken horien izendapena atzeratzen da kontseiluak kidea hautatu arte.

Era berean, Nafarroako emakumeen elkarteei dagozkien kideak hautatzeko prozesua egina dago, maiatzaren 31ko 25/2018 Foru Aginduarekin bat. Foru agindu hori Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak eman zuen, eta Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluan Nafarroako emakume elkarteak ordezkatzen dituzten kideak izendatzeko prozedura ezartzen du.

Hauteskunde prozesu honetan Pirinioetako, Erdialdeko, Erriberagoieneko eta Estellerriko elkarteen hautagaitza bana aurkeztu zen, eta Iruñean eta Iruñerrian beste hiru hautagaitza gehiago aurkeztu ziren. Hortaz, ez zen hauteskunderik egin behar izan. Beste alde batetik, Tuterako eskualdean ez zen hautagaitzarik aurkeztu, eta hortaz, ordezkariak nahi erara aukeratu dira, euren aldez aurreko oniritziarekin. Ipar-mendebaldeko eskualdean ez da ordezkaririk atera, eta dagokien kide-postua hutsik geratu da.

Horregatik, Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetzako Kudeaketaren eta Baliabideen Atalak ondoko pertsonak izendatzea proposatzen du Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kide izateko.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 22/2012 Foru Dekretuaren 4. artikuluarekin bat, honako hauek izendatzea Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluko kide:

–Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren ordezkari gisa, Nerea Álvarez Arruti andrea, Plangintzaren eta Programen zuzendariordea, eta Genoveva Ochando Ortiz andrea, Sustapenaren eta Kudeaketaren zuzendariordea, eta Mariola Artuch Aguirre andrea, Informazioaren, Sentsibilizazioaren eta Partaidetzaren Ataleko burua.

–Iruñeko eta Iruñerriko emakumeen elkarteak ordezkatzeko, Magaly Rodríguez Moya andrea, Clotilde García García andrea eta Trinidad Díaz Muñoz andrea kide titular gisa, eta Ana Beaumont Hernández andrea, Ana Echegaray Bajo andrea eta Farmata Watt andrea ordezko gisa.

–Pirinioetako emakumeen elkarteak ordezkatzeko, Amparo Viñuales Gale, andrea, kide titular gisa, eta Laura de Miguel Zabala ordezko gisa.

–Erdialdeko emakumeen elkarteak ordezkatzeko, Ainara González Rubio andrea kide titular gisa, eta Rosaura Gorricho Azcona andrea ordezko gisa.

–Estellerriko emakumeen elkarteak ordezkatzeko, Magdalena Margarita Hernández andrea kide titular gisa, eta Emma Íñigo Huarte andrea ordezko gisa.

–Erriberagoieneko emakumeen elkarteak ordezkatzeko, Carmen Goñi Landibar andrea kide titular gisa, eta Petra Pérez Casarejo andrea ordezko gisa.

–Tutera aldeko emakumeen elkarteak ordezkatzeko, Inés Munuera Amador andrea kide titular gisa, eta M.ª Victoria Villafranca Rodríguez andrea ordezko gisa.

–Adineko emakumeak ordezkatzeko, Nafarroako Adinekoen Kontseiluak proposaturik, María Asunción Apesteguía Jaurrieta andrea kide titular gisa, eta Camino Oslé Guerendiain andrea ordezko gisa.

–Emakume etorkinak ordezkatzeko, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak proposaturik, Teresa Margarita Parajón Vargas andrea kide titular gisa, eta Neri Ibraimova Dervisheva andrea ordezko gisa.

–Desgaitasuna duten emakumeak ordezkatzeko, Nafarroako Desgaitasunaren Kontseiluak proposaturik, Edurne Jáuregui Fernández kide titular gisa, eta Mirian Nepote Ayensa andrea ordezko gisa.

–Ijito etniako emakumeak ordezkatzeko, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak proposaturik, Esmeralda Amador Jiménez andrea kide titular gisa, eta Lorena Jiménez Tubal andrea ordezko gisa.

–Landa eremuko emakumeak ordezkatzeko, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak proposaturik, Rosalía Echeverría Echeverría andrea kide titular gisa, eta Julia Expósito Camacho andrea ordezko gisa.

–LGTBI kolektiboko emakumeak ordezkatzeko, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak proposaturik, Alicia Bellido Andia andrea kide titular gisa, eta Amaia Elena Barrena Arana andrea ordezko gisa.

–Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritzarik handiena daukaten erakunde sindikalak ordezkatzeko, erakundeok proposaturik, Marisol Vicente Yoldi andrea (UGT), Nerea Contreras Oscoz andrea (CCOO), María Balda Galán andrea (ELA) eta Arantza Bidondo Arnedo andrea (LAB), kide titular gisa, eta Ana Irene Rodeles Lizarbe andrea (UGT), Pilar Ruiz Cobo andrea (CCOO), Olaia Alonso Casajús andrea (ELA) eta Izaskun Juárez Goñi andrea (LAB) ordezko gisa.

–Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritzarik handiena daukaten emakumeen enpresa erakundeak ordezkatzeko, erakundeok proposaturik, María Victoria Vidaurre Garcés andrea kide ttular gisa, eta Cristina Sotro Belzarena andrea ordezko gisa.

Nafarroako unibertsitateak ordezkatzeko, unibertsitateok proposaturik, Eloísa Ramírez Vaquero andrea (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), eta Asunción de la Iglesia Chamarro andrea (Nafarroako Unibertsitatea), kide titular gisa, eta Patricia Amigot Leache andrea (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Carolina Montoro Gurich andrea (Nafarroako Unibertsitatea) ordezko gisa.

–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatzeko, berak proposaturik, Lucía Echegoyen Ojer andrea kide titular gisa, eta Javier Chasco Abaigar jauna ordezko gisa.

–Nafarroan eratutako berdintasuneko agenteen lanbide elkarteak ordezkatzeko, elkarteok proposaturik, Eva Istúriz García andrea kide titular gisa, eta Idoya Aranaz Hernández andrea ordezko gisa.

2. María Alba Fernández García andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Kudeaketaren eta Baliabideen Ataleko burua, Kontseiluko idazkari izendatzea.

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 30ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1810975