1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 19an hartua, “Cadreitako ur hornidura, Moranteko urtegitik biltegi nagusira zuzenean doan hodi berri baten bidez” izeneko proiektuaren lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 312/2018 Ebazpenaren bidez, Cadreitako Udalak eskatutako lankidetza araubidea onartu, eta jendaurrean jarri dira “Cadreitako ur hornidura, Moranteko urtegitik biltegi nagusira zuzenean doan hodi berri baten bidez” izeneko proiektua eta proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Jendaurreko epea iraganik, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abuztuaren 16ko 580/2018 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da “Cadreitako ur hornidura, Moranteko urtegitik biltegi nagusira zuzenean doan hodi berri baten bidez” izeneko proiektua eta proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Ur hornidurarako hodi independente bat eraiki eta ura Moranteko urtegitik (Alesbesko udal-mugartea) Cadreitako biltegiraino eramanen duen proiektuaren lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa da, konponbide bat eman behar zaiolako Cadreita edateko urez hornitzeko dauden arazoei.
Nafarroako Gobernuak, Cadreitako Udalak alegatutako arrazoiak ikusita, eta balio justua ordaintzeko behar den kreditua badela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. “Cadreitako ur hornidura, Moranteko urtegitik biltegi nagusira zuzenean doan hodi berri baten bidez” izeneko proiektuaren lanek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Erabaki hau Cadreitako Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2018ko irailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1811695