194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-489

Señorío de Sarría SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Señorío de Sarría SA.

Xedea: esnegintza eta abeltzaintzako industria bateko eta bizitza multzo bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Arga ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Gares (Nafarroa).

Isurketak 2.193 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta 10 m³-ko edukiera duen Imhoff tankean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko irailaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1811582