3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-473
Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.
Xedea: Acedoko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: El Paso erretena.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Mendaza (Nafarroa).
Isurketak 45.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta bi gelako hobi septikoan eta legar-betegarria duen iragazki biologikoan tratatuko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko irailaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1811547