194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-506

Mari Luz Juanmartiñena Arraizak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Mari Luz Juanmartiñena Arraiza.

Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: bertako isurbide bat.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Azkoien (Nafarroa).

Isurketak 25 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean; 3,5 m³-ko hobi septiko batean tratatuko da eta lurrean iragazteko zanga baten bidez aterako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko irailaren 4an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1811543