2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Laburpena, errehabilitazio zentroetako egonaldiak ordaintzeko prestazio ekonomikoak emateko diru-laguntzen deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index); DDBN (identifikazioa): 416653.
A.–Onuradunek bete beharreko baldintzak:
a) Tuteran egiaz bizitzea, eta Tuteran egotea erroldatua, gutxienez ere sei hilabeteko antzinatasunez. Salbuespenez, eta gizarte zerbitzuak proposamen teknikoa egin ondoren, bakarrik erroldatzearen baldintza betetzen dutenei ematen ahalko zaie prestazioa. Udalak ofizioz egiaztatuko du baldintza hau.
b) Tuterako Udaleko gizarte zerbitzuen erabiltzailea izatea eta esku-hartze sozialeko prozesuren batean sarturik egotea.
c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak komunitate terapeutikoko tratamendua agintzea.
d) Familia unitatearen egoera ekonomikoa ezarri den diru-sarreren baremoko maila ekonomikoetako batean egotea.
e) Eskabidea eta hura ebaluatu ahal izateko eskatzen den dokumentazioa aurkeztea.
f) Familiaren ondarea gehienez ere 60.000 euro izatea, salbu eta ohiko etxebizitza eta lanean aritzeko ondasun higigarri eta higiezinak.
Onuradun izateko baldintzak frogatzeko, behar diren agiriak eta informazioa aurkeztuko dira eskabidearekin batera. Betebehar horiek oinarri hauetan xedatzen denaren arabera egiaztatu beharko dira, udal artxiboetan agertzen diren datuak izan ezik.
Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 artikuluaren e) letran eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 223. artikulua aldatzen duen apirilaren 14ko 7/2014 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, onuradunak salbuetsirik geldituko dira betebehar hauek eguneraturik izateko baldintzatik: tributu arlokoak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Tuterako Udalarekikoak; horrek Ur Batzordea izeneko erakunde autonomoarekikoak eta Castel Ruiz enpresa entitate publikoarekikoak ere barnean hartzen dituela esan nahi du.
B.–Deialdiaren helburua: hauxe da deialdi honen helburua:
2.1. Diruz laguntzeko tresnak sortzea, gizarte laneko edo gizarte hezkuntzako egite profesionalaren osagarri, Tuteran bizi diren familientzat, ekonomiaren eta/edo gizarte eta osasunaren arloetan premia egiaztatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun handiak badituzte.
2.2. Diruz laguntzea komunitate terapeutiko batean tratamendua jaso nahi duten drogen menpekoei, baliabide ekonomikorik ez badute egonaldiaren kostutik Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ez duen zatia pagatzeko. Prestazio ekonomikoaren helburua da zentro terapeutikoko plaza baten kostutik Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak estaltzen ez duen zatia ordaintzea.
2.3. Narriadura pertsonal eta soziala ekartzen ahal dituzten egoerak arintzea.
2.4. Udaleko Gizarte Zerbitzuek gizarteratzeko taxuturiko prozesuetan jarduteko baliabide profesionala eta sostengua izatea.
C.–Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tuterako Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, hots, Tuterako Díaz Bravo kaleko 27an (31500), edo bienestarsocial@tudela.es helbidean eskatuta (telefonoa: 948826761).
D.–Eskabideak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekita.
Tuteran, 2018ko irailaren 26an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1811817