194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Oinarrizko elikadura emateko zerbitzua arautzen duen ordenantzaren eranskinetan. Behin betiko onespena

Udalak, 2018ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Oinarrizko elikadura emateko zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Iragarkia 2018ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an.

2018ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 30ean, argitaratu zen Oinarrizko elikadura emateko zerbitzua arautzen duen ordenantzako aldaketaren behin betiko onespena (arauzko testua), baina argitaratu gabe daude bere eranskinak.

Izan ere, honen bidez argitaratzen dira Oinarrizko elikadura emateko zerbitzua arautzen duen ordenantzaren eranskinak.

Tuteran, 2018ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

ORDENANTZA, OINARRIZKO ELIKADURA EMATEKO ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA. ERANSKINAK

I. eranskina: Eskaera.

II. eranskina: Bizikidetzaren erantzukizunpeko adierazpena.

III. eranskina: Erantzukizunpeko adierazpena, familia unitatearen diru-sarrerei buruz.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: L1811691