194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa lurzoruaren kategorian El Salobral alderdian. Behin betiko onespena

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 19ko 112E/2018 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi da Sesmako Udal Planeko egiturazko aldaketaren espedientea (0009-OT04-2017-000032 esp.), Sesmako El Salobral alderdian lurzoru urbanizaezineko lurzati batzuen kategoria eta azpikategoria aldatzeko. Izan ere, “babestu beharreko lurzoru urbanizaezina: estepako baso-lurzorua” izatetik “gorde beharreko lurzoru urbanizaezina: ustiatze naturalerako balioa duena: nekazaritzako produktibitate ertainekoa” izatera pasatzen dira.

Foru agindu hori betez, argitara ematen da onetsi den hirigintzako araudia.

Sesman, 2018ko irailaren 21ean.–Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1811686