194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

11., 12., 13. eta 14. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2018ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu-aldaketak egiteko espediente hauek:

11. espedientea (kredituen bi sorrera diru-sarrerak handitzeagatik), 12. espedientea (bi kreditu-gehigarri), 13. espedientea (kredituen sorrera diru-sarrerak handitzeagatik) eta 14. espedientea (kreditu-gehigarria).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egin aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Sartagudan, 2018ko irailaren 28an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1811925