194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Arau Subsidiarioen aldaketa 5. poligonoko 82. lurzatian. Behin betiko onespena

Santakarako Udalak, legez aurreikusitako moduan eta hurrenez hurren, hasierako onespena, jendaurreko epea eta behin-behineko onespena tramiteak egin zituen aldaketa egituratzailea egiteko egun indarrean dauden Santakarako Arau Subsidiarioetan, Mazkolanda poligonoko industriako lurzoru urbanizagarriari –S1 sektorea– dagokiona, 5. poligonoko 82. lurzatian, eta Udalak sustatua.

2018ko irailaren 19an, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak, 109E/2018 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi du aipatu aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, agintzen da aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Santakaran, 2018ko irailaren 21ean.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1811705