2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Xehetasun-azterketa UC-30 unitatean. Behin betiko onespena
Oteitzako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2018ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Bittor Etxeberria Saenzek sustatutako xehetasun-azterketa, Oteitzako Udal Planeko UC-30 unitatearen lerrokadurak eta sestrak zehazteko eta eraikuntza antolatzeko.
Hasierako onespen hori 2018ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an, eta jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, inork alegaziorik aurkeztu gabe.
Udalak, 2018ko irailaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Oteitzako Udal Planeko UC-30 unitatearen xehetasun-azterketa.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.
Oteitzan, 2018ko irailaren 21ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1811810