194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Herri-lurzatien aprobetxamendua

Udal honek herri-lurzatien aprobetxamendua arautzeko onetsi duen ordenantzaren 25. artikuluan xedatutakoarekin bat, herritar interesdunak gonbidatzen dira lehentasunezko aprobetxamenduko eskaera aurkeztera udal bulegoetan, zortzi egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udaleko Idazkaritzan emango zaien eredu ofiziala erabiliz.

Oteitzan, 2018ko irailaren 21ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1811708