194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa 6. poligonoko 65. eta 67. lurzatietan. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2018ko irailaren 21ean egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Behar den iragarkia 2018ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 16an. Geroztik hamabost egun baliodun iragan dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 4/2017 Legegintzako Foru Dekretuan eta gaiari buruz indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, Los Arcosko Udalak, 2018ko irailaren 21eko bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa Los Arcosko 6. poligonoko 65. eta 67 lurzatietan (Harinera kaleko 9 eta 11n). Iñigo Arizaleta Gurucharri eta Raquel Palacios Baños dira sustatzaileak.

Los Arcosen, 2018ko irailaren 24an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1811754