194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Hiri-jarduketarako plan berezia Lizoaingo 5. poligonoko 925. lurzatian (UC-1). Behin betiko onespena

Udalak 2018ko abuztuaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Lizoaingo 5. poligonoko 925. lurzatian (UC-1). Hezkuntza Berrikuntzarako Taupa-Taupa Kultur Elkartea da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako agiria.

Lizoainen, 2018ko irailaren 24an.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1811776