194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Akats zuzenketa, Hirigintzako Araudiaren aldaketaren iragarkiarena

2018ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratu zen, irailaren 28an, Oltza Zendeako Udal Plan Orokorreko Hirigintzako Araudi Orokorraren aldaketaren iragarkia.

Iragarkiaren izenburuan ez zen jarri aldaketa horrek ukitzen duen artikuluetariko bat, eta horregatik, akatsa zuzentzen da, honela:

Hau dioen lekuan: Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Hirigintzako Araudi Orokorraren 48. eta 119. artikuluetan.

Honelaxe behar du: Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Hirigintzako Araudi Orokorraren 48., 119. eta 127. artikuluetan.

Iruñean, 2018ko irailaren 28an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L1811885