194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

122/2018 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Belén Sola Mateos andrea Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate Zentroko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. puntuak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Halaber, ezartzen du beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela.

Espedientean Eskubide Sozialetako kontseilariaren adostasuna eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasotzen dira.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Belén Sola Mateos andrea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zerbitzuko Kontabilitate Zentroko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, baita Eskubide Sozialetako Departamentuko eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko idazkaritza nagusi teknikoei ere.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko irailaren 19an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1811644