2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Hirigintzako hitzarmena, 1. poligonoko 184. lurzatiari dagokiona. Behin betiko onespena
Arroizko Udalak, 2018ko irailaren 27an eginiko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Javier Arzoz Echeverríarekin adostutako hirigintzako hitzarmena, 1. poligonoko 184. lurzatiari dagokiona.
Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuarekin bat.
Arroitzen, 2018ko urriaren 1ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1811933