2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 184. lurzatian. Behin betiko onespena
Arroizko Udalak, 2018ko irailaren 27ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen xehetasun-azterketa 1. poligonoko 184. lurzatian (La Reca kalea, 34), Arroizko Udalak sustaturik.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuarekin bat.
Arroitzen, 2018ko urriaren 1ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 184. lurzatian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1811932