2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
2018ko lan publikoaren eskaintza
Alkatetzak gaur emandako 573/2018 Ebazpenaren bitartez, honako erabaki hau onetsi da:
1.–2018ko ekitaldirako lan publikoaren eskaintza hau onestea:
Udaltzaingoaren agente izateko 2 lanpostu. Funtzionarioen araubidea. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %7,50. Berariazko osagarria: %48. Sarbidea: oposizioa.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3.–Erabaki hau tokiko gobernu batzarrak baliozkotu behar du egiten duen hurrengo bilkuran.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Antsoainen, 2018ko irailaren 21ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1811706