194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA. Irunberriko, Zareko, Pitillasko eta Arangurengo udal-mugarteetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko proposamena.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal-mugarteetako abelbideen trazadura aldatzeko eta bertako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko lanetan interesa dutenei.

Lehena.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 325/2017 Ebazpenaren bidez, Irunberriko, Zareko, Pitillasko eta Arangurengo udal-mugarteetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko espedientearen hasiera onetsi zen. Gero, udal-mugarte bakoitzean dokumentu funts bat bildu eta landa-lanak egin ziren.

Bigarrena.–Abelbideen trazadura aldatzeko eta bertako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Epe horretan, aipatutako udaletxeetan kontsultatzen ahalko da proposamena, eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2018ko irailaren 5ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1811082