194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1839/2018 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Honen bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, irakasle titularrak unibertsitateko katedradun izatera pasatzeko promozioa gidatuko duten irizpideak eta arauak onesten dituena”, Gobernu Kontseiluak 2018ko irailaren 21ean hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko Gobernu Kontseiluaren 2018ko irailaren 21eko Erabakia, irakasle titularrak unibertsitateko katedradun izatera pasatzeko promozioa gidatuko duten irizpideak eta arauak onesten dituena.

“ERABAKIA, IRAKASLE TITULARRAK UNIBERTSITATEKO KATEDRADUN IZATERA PASATZEKO PROMOZIOA GIDATUKO DUTEN IRIZPIDEAK ETA ARAUAK ONESTUKO DITUENA

Erabaki honek aztergai du jakintza-arloen eta sailen ordenazio eta lehentasun proposamena egiteko prozesua arautu behar duten irizpide eta arauen arauketa berri bat, unibertsitateko titularrak unibertsitateko katedradun izatera pasatzeko promozioko lanpostuen zuzkidurarako Unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen lanpostuen zerrendan.

Indarrik gabe uzten dira Irakasle eta Ikertzaileak eta haien irakaskuntza-arduraldia arautzen dituzten jarraibideak (Gobernu Kontseiluak 2016ko ekainaren 15ean onetsitako jarraibideak eta 2017ko urriaren 31n eta azaroaren 27an aldatutakoak), eta, arau honek laura murrizten ditu kontuan hartu beharreko irizpideak: seiurtekoen kopurua, antzinatasuna unibertsitateko katedradunerako akreditazioan eta sailaren saturazioa. Irizpide horiek arautuko dute jakintza-arloen eta sailen ordenazio eta lehentasun proposamena prestatzeko lana. Halaber, irakasle titularrak unibertsitateko katedradun izatera pasatzeko promozioko lanpostuak, aurreko ekitaldietan jada argitaratu eta egiteko dauden enplegu publikoaren eskaintzei dagozkienak, sortzeko proposamena prestatzeko, unibertsitatean 2018ko maiatzaren primera arte indarrean zegoen sail egitura erabiliko da.

Honako hau da Gobernu Kontseiluak, Unibertsitateko errektoreak proposaturik, bere kideek aldez aurretik eztabaida egin eta gero, 2018ko irailaren 21ean egindako bileran, hartu duen,

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Unibertsitateko titularrak unibertsitateko katedradun izatera pasatzeko promozioko lanpostuen zuzkidurarako jakintza-arloen eta sailen ordenazio eta lehentasun proposamenaren prestakuntza arautuko duten irizpide eta arau hauek onestea.

1. Unibertsitateko titularrak unibertsitateko katedradun izatera pasatzeko barne igoerako lanpostuak banatzeko irizpideak hauek izango dira:

–Seiurtekoen kopurua.

–Antzinatasuna unibertsitateko katedradunerako akreditazioan.

–Jakintza-arloaren saturazioa.

–Sailaren saturazioa.

2. Unibertsitateko titularrak unibertsitateko katedradun izatera pasatzeko promozioko lanpostuei aplikatuko zaizkien esleipen arauak hauek izango dira:

Unibertsitateko titularrak unibertsitateko katedradun izatera pasatzeko promozioko ikaspostuen kopurua ezagutu ondoren, jakintza-arloen eta sailen ordenazio eta lehentasun proposamena egingo da, erabaki honetako printzipio eta irizpideekin bat etorriz eta ezartzen den jakintza-arloen eta sailen ordenazio eta lehentasun prozeduraren arabera.

Proposamen hori Gobernu Kontseiluari igorriko zaio onets, Irakaskuntza Batzordeak txostena egin ondoren.

Oro har, jakintza-arloetan eta sailetan saturazioa kalkulatzeko, une oro erabilgarri dagoen behin betiko azken IAPren 3. faseko datuak erabiliko dira eta dagokion IAPen jasotakoa izango da aztergai izango den sailen egitura.

Jakintza-arloen eta sailen ordenazio eta lehentasun proposamena prestatzeko, irakasle titularrak unibertsitateko katedradun izatera pasatzeko promozioko lanpostuak, aurreko ekitaldietan jada argitaratu eta egiteko dauden enplegu publikoaren eskaintzei dagozkienak, unibertsitatean 2018ko maiatzaren primera arte indarrean zegoen sail egitura erabiliko da.

Aztertu beharreko irizpide bakoitzaren irizpide bakoitzaren puntuazioan, puntuazio gorena emango zaio balio handiena duenari, eta gainerakoa behar den proportzionaltasun arauaren arabera normalizatuko da. Halaber, behin lanpostu bat arlo eta sail bati esleitu ondoren, berriz kalkulatuko dira arloko, saileko eta unibertsitateko Unibertsitateko titular/ Unibertsitateko katedradun ratioak, eta haien bidez berriz kalkulatuko da lehentasun ordena berri bat, ikaspostu hori kalkulutik kenduta. Zenbat lanpostutarako deialdia egin behar den, beste horrenbeste aldiz errepikatuko da prozesu hori.

3. Kontuan eduki beharreko adierazleen banaketa zehatza hau izango da:

1.A.–Seiurtekoen kopuruak %25eko pisua edukiko du.

Kontuan hartuko den seiurtekoen kopurua ANECAk (CNEAI) erreferentzia datan emandakoa izango da. Hau da, sailek unibertsitateko titularrak unibertsitateko katedradun izatera pasatzeko promozioko lanpostuak esleitzeko behar diren eskaerak bidaltzeko epearen mugaeguna.

9.A.–Unibertsitateko katedradun izateko akreditazioko antzinatasunak %50eko pisua edukiko du.

Hura kalkulatzeko, aldi hau zenbatuko da egunetan adierazia: ANECAk unibertsitateko katedradunaren akreditazioa emateko ebazpenaren dataren eta sailek unibertsitateko titularrak unibertsitateko katedradun izatera pasatzeko promozioko lanpostuak esleitzeko eskaerak bidaltzeko epea amaitzen den dataren artean dagoena.

3.A.–Unibertsitateko katedradunen saturazioa jakintza-arloan unibertsitateko titular/unibertsitateko katedradun zatiduraren arabera neurtzen da, eta %15eko pisua izango du.

3.A. kalkulatzeko formula hau da:

Balioa 3. A = 10*UTa / (UTa + k *UKa)

Non:

UTa: Unibertsitateko titularren kopurua, Ratioa kalkulatu nahi den arloan dagoena.

UKa: Unibertsitateko katedradunen kopurua, Ratioa kalkulatu nahi den arloan dagoena.

k: UTu/UKu, Unibertsitate osoaren unibertsitateko titular/unibertsitateko katedradun ratioaren balioa.

4.A. Unibertsitateko katedradunen saturazioa sailean unibertsitateko titular/unibertsitateko katedradun zatiduraren arabera neurtzen da, eta %10eko pisua izango du.

4.A. kalkulatzeko formula hau da:

Balioa 4. A = 10*UTs / (UTs + k *UKs)

non:

UTs: Unibertsitateko titularren kopurua, Ratioa kalkulatu nahi den sailean dagoena.

UKs: Unibertsitateko katedradunen kopurua, Ratioa kalkulatu nahi den sailean dagoena.

k: UTu/UKu, Unibertsitate osoaren unibertsitateko titular/unibertsitateko katedradun ratioaren balioa.

Bigarrena.–Indarrik gabe uztea, eta, beraz, edukirik gabe, Irakasle-Ikertzaileak eta haien irakaskuntza-arduraldia arautzen dituzten jarraibideen 2.2.5 eta 3.2.3 apartatuak. Jarraibideak Gobernu Kontseiluak 2016ko ekainaren 15ean onetsi zituen, eta 2017ko urriaren 31n eta azaroaren 27an aldatu.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman, eta biharamunean hartuko du indarra erabaki honek.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2018ko irailaren 21ean.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Iragarkiaren kodea: F1811711