1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
211/2018 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Tuterako udal-mugartean, jarraian adierazitako toki hauetan, mugarriak berritzeko eta inbentarioa egiteko espedienteari hasiera ematen diona: 5. adarra, 11. iraganbidea, Alfaroko errepideko iraganbidea, 6. adarra eta Corellako El Villar-etik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbidea.
Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak xedatzen du Ingurumen Departamentuaren eskumena dela Nafarroako abelbideak sailkatu, mugatu, zedarritu, handitu eta ezartzea. Eskumen horrekin bat, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak beharrezkoa deritzo Tuterako udal-mugartean, jarraian adierazitako toki hauetan, mugarriak berritzeko eta inbentarioa egiteko lanak hasteari: 5. adarra, 11. iraganbidea, Alfaroko errepideko iraganbidea, 6. adarra eta Corellako El Villar-etik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbidea.
Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian esaten denaren ondorioz.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean, Tuterako udal-mugarteko 5. adarrean, 11. iraganbidean, Alfaroko errepideko iraganbidean, 6. adarrean eta Corellako El Villar-etik Ejea de los Caballerosko Portillo de Santa Margaritara doan errege altxonbidean mugarriak berritzeko eta inbentarioa egiteko espedientearen hasiera onestea.
2. Abelbideak sailkatzeko espedientean ariko den Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaria izendatzea, hain zuzen ere Cristóbal Molina Terrén jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoko burua.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau Natur Ingurunearen Zerbitzuari, Tuterako Udalari eta departamentu honetako Ekonomia Aferetarako Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Iragarkiaren kodea: F1811083