1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 19an hartua, zeinaren bidez foru intereseko inbertsio deklaratzen baita Exposición y Conservación de Alimentos SAk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua.
Exposición y Conservación de Alimentos SAk, 2018ko abuztuaren 2an, eskatu zuen foru intereseko deklara zedila Martzillan (Nafarroa) dituen instalazioak handitzeko inbertsio proiektua.
Enpresa Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatu duelarik, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Exposición y Conservación de Alimentos SAk Martzillan dituen instalazioak handitzeko inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori). Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.
2. Erabaki hau igortzea Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Exposición y Conservación de Alimentos SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko irailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1811696