194. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 19an hartua, Raquel Errea Irisarri andrea, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko idazkaria, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Berraztertzeko Errekurtsoei eta Aurkaratze Ekonomiko-Administratiboei buruzko Erregelamenduak (uztailaren 2ko 178/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsiak) 21.4 artikuluan xedatzen duenez, idazkaria Zuzenbidean lizentziaduna izango da eta Nafarroako Gobernuak izendatuko du, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta ondorio guztietarako, Foru Komunitateko Administrazioko atalburuen kategoria edukiko du.

Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKI DU:

1. Raquel Errea Irisarri andrea, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko idazkaria, kargutik kentzea, berak hala eskatuta. Kargu-uzteak 2018ko irailaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak, hau baita bere azken lan eguna.

2. Erabaki hau interesdunari, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko irailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1811694