193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 12an emandako 1910/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita onartu ez ziren izangaiena ere.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Iranzu Arizaleta Arteaga andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 12ko 1910/2018 Ebazpenaren aurka, Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitateko maisu-maistren zerrenda berariazkoari dagokionez.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu zerrendan Arantzazu Zabala Zárate-tik hasita bukaera arte dauden interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko irailaren 26an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Pérez Tellería. (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F1811828