193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 12an emandako 1910/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita onartu ez ziren izangaiena ere.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Uxue Uriz Sucunzak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 12ko 1910/2018 Ebazpenaren aurka, honako hauei dagokienez: Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak espezialitateko (gaztelania) eta Musika espezialitateko (gaztelania) Bigarren Hezkuntzako irakasleen zerrenda berariazkoak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak espezialitateko (gaztelania) Lanbide Heziketako irakasle teknikoen zerrenda.

Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedaturikoarekin bat, zerrenda hauetan agertzen diren interesdunak epatzen dira:

–Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak (gaztelania), Isabel María Infantes Terrónetik hasita amaiera arte.

–Musika (gaztelania) Alfonso José Valdés Ramónetik hasita amaiera arte.

–Komunitatearentzako Zerbitzuak (gaztelania) Silvia Cumba Suescunetik hasita amaiera arte.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean, interesdun horiek alegazioak egiten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko irailaren 26an.–Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Tania Pérez Tellería. (109/2017 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena).

Iragarkiaren kodea: F1811826