3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/03654 JV/br espedientea. Jendaurreko epea
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Joseba Zabaleta Iratzoki.
Ordezkaria: Mugara Arquitectura SL.
Helbidea: Hegoalde kalea, 15-A, 31780 Bera (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko 2 erreka.
Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: ZIA - 1.0100.020.
Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).
Xedea: errekaren gaineko pasabidea aldatzea eta eskorta bat eraikitzea.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lanen xedea da lauza bat jartzea, bi tokitan bermatuta, 1,60 metroko luzera, 3 metroko zabalera eta 25 cm-ko lodiera duena, hormigoi armatuz egina. Txabola polizia-eremuan egitea aurreikusi da, urak hartzen ez duen tokian.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua, 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2018ko irailaren 17an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.
Iragarkiaren kodea: E1811542