3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/03679 JV/br espedientea. Jendaurreko informazioa
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Berako Udala.
Helbidea: Herriko Etxea, 1. 31780 Bera (Nafarroa).
Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ibardingo lepoa - 1.0100. 020.020.
Udal-mugartea eta probintzia: Bera (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lanen helburua da Itzeko-Ibardin erreka ohearen azpitik gurutzatzea, honakoak erabiliz: 110 mm-ko kanpoko diametroa duten PEADezko 2 hodi, eta polietilenozko hodi bat, 90 mm-ko kanpoko diametroa duena, barrutik leuna eta kanpotik malgua, zangan egindako metro bateko gutxieneko estaldurarekin.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2018ko irailaren 14an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.
Iragarkiaren kodea: E1811477