3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-903
Mikel Garmendia Arruabarrenak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Mikel Garmendia Arruabarrena.
Xedea: oporretarako aterpertxe bateko hondakin urak isurtzeko baimena. (Beuntzaren Borda).
Jasotzeko modua: lurrean iragaztea.
Unitate hidrogeologikoa: Irati Garaia.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Orbaizeta (Nafarroa).
Etxeko hondakin uren isurketak, gehienez ere, 310 m³-ko bolumena du urtean; lurrean sartuko da iragazki-putzu baten bidez, hobi septikoak eta iragazki biologikoak osatutako arazte instalazio batetik pasarazi ondoren.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko irailaren 4an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1811514