193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

4 eta 5/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, ekainaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 4. eta 5. aldaketak Udalaren 2018ko aurrekontuan.

Erabaki horiek 2018ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 17an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork horien kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira.

4/2018 aldaketa

1.815,88 euroko kreditu-gehigarria 1. kapituluko (Langileria gastuak) partida batean eta 2.000,00 eurokoa 2. kapituluko (Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak) beste batean, 8. kapituluko (Finantza-aktiboak) 3.815,88 euroko diru-sarreren partida batekin finantzatua.

5/2018 aldaketa

9.000,00 euroko kreditu berezia 2. kapituluko (Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak) partida batean, 4. kapituluko (Transferentzia arruntak) 9.000,00 euroko diru-sarreren partida batekin finantzatua.

Noainen, 2018ko irailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.

Iragarkiaren kodea: L1811790