2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2, 3 eta 6/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, ekainaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2., 3. eta 6. aldaketak Udalaren 2018ko aurrekontuan.
Erabakiak 2018ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 17an.
Legez ezarritako epea iragan eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, bidezkoa da aldaketak behin-betiko onestea.
2/2018 aldaketa
2.300,00 euroko kreditu-gehigarria 6. kapituluko (Inbertsio errealak) partida batean, 8. kapituluko (Finantza-aktiboak) 2.300,00 euroko diru-sarreren partida batekin finantzatua.
3/2018 aldaketa
11.869,50 euroko kreditu berezia 6. kapituluko (Inbertsio errealak) partida batean, 8. kapituluko (Finantza-aktiboak) 11.869,50 euroko diru-sarreren partida batekin finantzatua.
6/2018 aldaketa
136.521,10 euroko kreditu berezia 23111-62200 partidan (Eguneko zentroa), diru-sarreren 87000 partidako (Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina) 136.521,10 eurorekin finantzatua.
Noainen, 2018ko irailaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.
Iragarkiaren kodea: L1811789