193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1. aurrekontu-aldaketaren xehetasunak:

Hona hemen zehaztua 2018ko gastuen aurrekontuan egin beharreko kreditu berezia, 1/2018 aurrekontu-aldaketa tramitatzea eragiten duena:

23110 6250000 aurrekontu-aplikazioa: “Altzariak”, 500,00 euro.

Gastuen aurrekontuan gehitu beharreko kreditu berezia, guztira: 500,00 euro.

Kreditu berezia finantzatuko da kreditua beheitituz San Adriango Udalaren 2018ko gastuen aurrekontuko honako aplikazio honetan:

23110 5100000 aurrekontu-aplikazioa: “Ustekabeak”, 500,00 euro.

Gastuen aurrekontuko kredituen beheititzea, guztira: 500,00 euro.

San Adrianen, 2018ko irailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Jesús Sola Aranda.

Iragarkiaren kodea: L1811589