193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRI

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Zudairiko Kontzejuko Osoko Bilkurak, 2018ko irailaren 5ean, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea honako aldaketa hau 2018ko ekitaldiko aurrekontuan:

–25.000,00 euroko kreditu berezia sortzea aurrekontuko 4540-61900 aplikazioan (Ibaira jaisteko bidea konpontzea), honen kontura finantzatua:

87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 25.000,00 euro.

Guztira: 25.000,00 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko epea iragan eta gero.

Zudairin, 2018ko irailaren 5ean.–Kontzejuko burua, Alberto Pablo Lazcano Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1811588