193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko irailaren 20an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2018ko aurrekontuan, gastu hauei erantzuteko: indusketak Arandigoiengo San Juan gotorlekuan; aparkalekua Ugarren; ordezkaritza juridikoa, auzi-prozesuetan eta notarioen aurrean; ekipo informatikoen erosketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Aritzalan (Deierri), 2018ko irailaren 20an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1811689