2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Gora jotzeko 18-01485 errekurtsoa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespenaren kontra
Gora jotzeko 18-01485 errekurtsoa jaso da, Deierriko Udaleko zinegotzi Fernando Garayalde Garciak Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritakoa Deierriko Udalak 2018ko ekainaren 14ko osoko bilkuran erabakitakoaren kontra, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespenari dagokionez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan, toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari buruzkoan, ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, dei egiten zaie interesdun diren pertsona edo entitateei hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, Auzitegian (Iruñeko Iturrama kaleko 10) ager daitezen interesdun gisa.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Aritzalan (Deierri), 2018ko irailaren 19an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.
Iragarkiaren kodea: L1811595