2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITI
1. eta 5. arteko aldaketak 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Untzitiko Udalak, 2018ko irailaren 13ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1. eta 5. arteko aldaketak (kreditu bereziak) 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, lehenengo lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Untzitin, 2018ko irailaren 20an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1811670