2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoa betez, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia iragartzen da. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen eta hautatuak izan nahi duten interesdunek hamabost egun balioduneko epea izango dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Zangozan, 2018ko irailaren 20an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1811685