2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea (NGGKEK) elkartearen arteko lankidetza hitzarmenarena, “Garapenerako nazioarteko lankidetza alorreko informazioa, hedapena eta koordinazioa (2018)” proiektua garatzeko dena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 415518.
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2018ko abuztuaren 27an, ebazpen hau eman zuen:
RAL 27-AGO-18 (7/AS).
“Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,
EBATZI DUT:
1.–Nire gain hartzea ebazpen honetako 2., 3. eta 4. puntuetan adierazten diren gaiei buruzkoak.
2.–Onestea Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea (NGGKEK) elkartearen arteko lankidetza hitzarmena, “Garapenerako nazioarteko lankidetza alorreko informazioa, hedapena eta koordinazioa (2018)” proiektua garatzeko dena.
3.–36.000 euroko diru-laguntza ematea Nafarroako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea elkarteari, ebazpen honetako bigarren puntuan adierazitako jarduera egiteko.
4.–36.000 euroko ordainketa baimentzea eta xedatzea, indarrean dagoen aurrekontuaren 70/23930/482090 partidaren kontura, Nafarroako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea elkartearen alde, ebazpen honetako bigarren puntuan adierazitako jarduketen ondoriozko gastuei aurre egiteko.”
Iruñean, 2018ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.
Iragarkiaren kodea: L1811573