2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Aldaketa, Gaskueko San Urbano baselizaren erabileraren gaineko erregelamenduan. Hasierako onespena
Odietako Udalak, 2018ko irailaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egiteko espedientea Gaskueko San Urbano baselizaren eta hari lotutako lokalen erabileraren gaineko erregelamenduan. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta Udalaren iragarki-taulan paratuta, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek hura azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsi eta gero, behar den iragarkia eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Erripan (Odieta), 2018ko irailaren 17an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L1811568