193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Los Arcosko Udalak udalerriko Bake Epaitegiko bake epaile titularra eta ordezkoa hautatuko ditu; horretarako hamabost egun naturaleko epea irekitzen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat.

Los Arcosen, 2018ko irailaren 14an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1811493