193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun-azterketa, Aldababide kaleko 2-8 zenbakietan. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2018ko irailaren 24ko osoko bikuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Alberto Martínez Trinidadek sustaturiko xehetasun-azterketa Lakuntzako Aldababide kaleko 2-8 zenbakietan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lakuntzan, 2018ko irailaren 26an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1811843