193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Udal-mugarte honetako bake epaile titularraren izendapenaren epea bukatzear dagoenez, Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua bete dadin, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epailearen kargua edo bake epaile ordezkoaren kargua betetzeko interesa duen orok eskabidea aurkez dezan Erregistro Nagusian, udaletxean baitago.

Markalainen (Txulapain ibarra), 2018ko irailaren 17an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1811552