2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Informazio publikoa, Aralar kaleko 6an oztopo arkitektonikoak kentzeko proiektuarena, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
2018ko irailaren 4ko osoko bilkuran honako hau erabaki zen:
Lehena.–Hasiera batez onestea Irurtzungo Aralar kaleko 6ko eraikinean oztopo arkitektonikoak erabat kentzeko obra-proiektu teknikoa. Couto Proyectos SLP Unipersonal enpresak prestatu du proiektua.
Bigarrena.–Proiektua jendaurrean jartzea Irurtzungo Udalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalkunde gehien duten egunkarietan, 15 eguneko epean interesdunek alegazioak aurkez ditzaten ondasun horien okupazio edo erabileraren bidezkotasunaz eta haien egoera material edo legezkoaz.
Hirugarrena.–Hasiera batez onestea obra gauzatzeko aldi baterako okupatu behar diren ondasunen zerrenda zehatz, banakako eta balioztatua; hona hemen:
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda
–Udalerria: Irurtzun.
–Ukitutako azalera: 60 m².
–Izena: Dionisio Miguel Estanga Repáraz.
–Irurtzungo 2. poligonoko 135. lurzatia (1. eremua, 3. azpieremua).
–Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago finka, 146 zenbakiarekin.
–Helbidea: Aralar kalea, 6 behea. Irurtzun.
–Kalte-ordain ekonomikoa: 4.296 euro.
–Okupatutako azalera: Azalera erabilgarriko 6,60 m².
Laugarrena.–Erabaki hau ukituei eta Nafarroako Gobernuari igortzea.
Iragarkiaren kodea: L1811669