193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2019rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2018ko irailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Genevillako Udalaren 2019ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Ez bada halakorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da.

Genevillan, 2018ko irailaren 21ean.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1811707