2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatua bete beharrez, hamabortz egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udalerri honetako bake epaile ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan. Bertan emanen zaie eskabidea.
Faltzesen, 2018ko irailaren 21ean.–Jarduneko alkatea, M.ª Mar Echeverría Gurrea.
Iragarkiaren kodea: L1811701