193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Ikusirik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernuko Salaren komunikazioa, 2018ko irailaren 10ekoa (2637 zenbakidun SEa, 2018ko irailaren 13koa), udalerri honetako bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozedura abiatzeko erabakia helarazten duena.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5.etik 7.erako artikuluetan xedatuarekin bat, deialdi publikoa iragartzen da udalerri honetako bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko.

Hauek dira bake epailea izateko bete beharreko baldintzak: espainiarra izatea; adin nagusikoa izatea; epaile eginkizunerako eragozpen fisikorik edo psikikorik ez izatea; dolozko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, birgaitzea lortzen ez duen bitartean; dolozko delitu bat dela kausa prozesatua edo erruztatua ez izatea, absolbitzen ez duten bitartean edo largespen autoa ematen ez den bitartean; eskubide zibilen egikaritza osoan egotea; eta Bake Epaileei buruzko Erregelamenduaren 14. artikuluan eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 382. artikuluan eta hurrengoetan (hara igortzen baitu 102. artikuluak) aipatutako bateraezintasun edo debekurik ez izatea.

Horregatik, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun legezko baldintzak badituzte, dagokion eskabidea aurkez dezaten Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko ohiko ordutegian. Eskabideak aipatu bulegoetan daude eskuragarri.

Esteribarren, 2018ko irailaren 17an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1811550