2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdi publikoa iragartzen da Caparrosoko udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko.
Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa izanik gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituzten guztiek, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.
Caparroson, 2018ko irailaren 13an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1811456