193. ALDIZKARIA - 2018ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bidezko da Udal honek Añorbeko bake epaile titularra eta bake epaile ordezkoa hautatzea.

Horri dagokionez, kargu horietarako hautatuak izateko interesa dutenek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak biltzen badituzte, eskabideak Añorbeko Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dituzte 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Añorben, 2018ko irailaren 17an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1811684